Urkabustaiztik Ibilaldia
Ostuño / Goiuri-Gujuli / Santorkari / Ostuño
Ibilbidea Izarrako Ostuño Parkean hasten da, eta bertatik, GR 282aren bidea jarraituta, aisialdirako gunearen eskuinaldetik hasten den asfaltozko errepide estu batean abiatuko gara.
Bide nagusi horretatik, La Calzada mendian zehar ibili ahal izango gara, 4 kilometroko eremuan, galtzeko arriskurik gabe eta ibilaldi eder batekin gozatuz. Pago eta haritz zoragarrien artean ibili ahal izango dugu.
Goiuriko ur-jauzira iritsi ahal izateko, bide nagusia utzi behar dugu, abiapuntutik kilometro batera, gutxi gorabehera. Leku horretan, eskuineko mendi-bidea hartu behar dugu, eta GR 282aren jarraibideek lagunduta, ur-jauziraino iritsiko gara.
Itzulera bide beretik egingo dugu, “La Calzada” mendiko bide nagusira berriro itzuli arte. Goiuritik itzultzerakoan, kontuz ibili behar dugu, nahastu gabe, errepidea gurutzatu ondoren 30 bat metrora eskuineko aldean dagoen bide batetik joateko.
URKABUSTAIZ (ARABA)
6,5 KM
ordu 1 eta 45 min
67 m
ZAILTASUN BAXUA
Familientzako
aproposa