top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Zuiatik Ibilaldia

Murgia - Jugatxi - Jugo - Murgia

Ibilbidea Murgia herriaren erdigunetik abiatzen da. Bea-Murgia plazatik, elizari begira jarrita, Domingo de Sautu kalea hartzen da, Gasteizerako bidean, Gurutze gorriara iritsiz. Eraikineraino iritsi aurretik eta behin azkeneko etxea atzean utzita, bide bat hartzen da eskuinera, Goba erreka gurutzatzen duena. Metro batzuk aurrerago, aurreneko bidegurutzean, ezkerrera jo behar da, bide aldapatsutik gora.

Gehien markatuta dagoen bidezidorretik jarraitu beharra dago Jugatxi baselizara heldu arte. Baseliza eder horren eskuinean dagoen pistak markatuak Jugoraino eramango gaitu. Zementuzko bidera heltzean Jugon gaudela eskuinera egin behar dugu eta eleizara heldu aurretik berriz eskuineko bidetik, baso aldera doana, Jugoko azken baserrietako bat ezkerrean utzita.

 

Errepidearen paralelo doan bidea jarraituko dugu gero, pago eta haritzez osatutako basoaren ertzetik, laboreak eta zelaiak ezkerrean utzita. Eskuinaldeko bi bide atzean utzi behar dira, hesitu bat ezkerrera laga, eta eskuinaldetik jarraituz beste bide batekin topo egin eta ezkerraldera jarraitu behar dugu.

 

Labore eta zelaien paralelo doan bidea jarraituko dugu, eskuinaldera ateratzen diren bidegurutzeak utzita; Pagorantz doan sahiesbidearen 650 metrora dagoen bidegurutzera iritsi arte. Bertan, eskuinaldeko bidea hartuko dugu karobira hurbilduz. Hortik errepidetik ezkerraldera jarraituko dugu, beheko auzotik igarota, plazara heldu arte.

ZUIA (ARABA)

5,4 KM

Ordu 1 eta 30 min

175 m

ZAILTASUN BAXUA

Familientzako

aproposa

Ibilbide labur gehiago

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

bottom of page