Gorbeiara igoera Muruatik
Murua - Gonga - Arroiano - Gorbeia
Murua herritik abiatuta, Gorbeiaren tontorrera iristeko bideetako bat da. Harrobien jolas-eremurako errepidearen alboan kokatuta dagoen Parratxi aparkalekuan hasten den baso-pistan du hasiera. Hasi eta metro gutxi batzuetara dagoen bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, ehunka urteko haritzen artean aldapan gora doana.
Abian jarri eta 20 minutu igarotakoan hesi bat zeharkatuko dugu. Hortik aurrera, paisaia erabat aldatuko da, belardi eta txilardiz beteaz. Igoeran, bideak laugune bat izano du Baltzolagan, ondoren Gonga izenez ezagutzen den zonaldetik jarraitzeko. Hortik, ordu erdi inguruan Zarate bidearekin bat egingo dugu.
Orain igoera jarraitua egin behar dugu, eta pagadi-eremu batean kokatutako bidegurutze bat aurkituko dugu. Hantxe, ezkerreko bidea hartu eta Pagazuriko buzoiaren ingurura iritsiko gara, Arroianoren tontorrera, alegia. Eta azkenean, Gorbeiaren gailurrera iritsiko gara.
MURUA (ARABA)
16,2 KM
5 ordu
846 m
ZAILTASUN ERTAINA