TOP 10
02
Urtegiak,
barrualdeko itsasoa
Gorbeia Parke Naturalaren ordezko beste aukera bat urtegiak dira. Bertan, bustialdi bat hartu eta aisialdiko jardueren aukera zabalaz gozatu ahal izango duzu:
Albinako urtegia
Egokia, ur lasaietan piraguismoa egiteko.
Urrunagako urtegia
Urtegiaren inguruan ibilaldi zoragarriak egin ahal izango dituzu, eta, udan, ur-kirolak egiteko aukera ere badago. Urtegiaren ertzetan, bi aisialdi-gune daude: Sorgimendi atsedenerako gunea, mahaiak, iturriak, hondartza eta zuhaiztiak dituena, eta Zabalain, zuhaizti batean kokatua, mahaiak eta barbakoak dituena.
Uribarri-Ganboako urtegia
Lehen mailako erreferentzia da aisialdi- eta kirol-jardueretarako: arrantza, piraguismoa, windsurf-a… Urtegiaren ertzean dago Vitoria Klub Nautikoa, eta Landan aisialdiko gune bat dago, bainatzeko egokitua.
KOKALEKUA
Albina: Legutio
Urrunaga: Legutio
Ullibarri-Gamboa:
Arratzua-Ubarrundia
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIA
HURBILEKO MUSEOAK